Ilunabarra. Neska bat ilargiaren zain dago bere instrumentuak abesten eta jotzen gauaren harmonia sortzeko. Musika hazten denean, ilargia hazten da. Musika iluntzen denean, ilargia itzaltzen da. Hontz bat eta otso bat dabiltza ilargiaren kulunka mugimendu gozo honekin. Gau iluna. Ilargirik ez.
Sin luna musikaren bidez harmonia eta oreka unibertsalaren inguruko hausnarketa da. Ilargi-faseek bizitzaren zikloa adierazten dute alegorikoki.
Ilargirik gabeko unea eder eta beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu. Iluntasunak barneratzea, gogoeta eta lasaitasuna sinbolizatzen ditu. Zer emozio inbaditzen gaitu Ilargirik gabeko une hauskor honetan gaudenean?
Testurik gabeko ikuskizuna non musika den bidai iradokitzaile honetan gidatzen gaituzten sentimenduak eta emozioak helarazteko hizkuntza. Ikusmen fintasuna eta zuzeneko musika. Gaueko edertasunean eta magian murgiltzeko aukera ezin hobea.