2023ko maiatzean, Gemma Quintana, Idoia Ruiz de Lara, Lola Lara, José García, Cristina Alonso, Eulàlia Riberak eta Jaume Gomilak osatutako adituen batzordea bildu zen deialdian izena eman zuten espazio eszenikoak zein ikuskizunak ebaluatzeko. ASSITEJ 2023 Zirkuitua.
Edizio honetan, guztira, 422 ikuskizun aurkeztu dira, eta horietatik batzordeak 49 ikuskizunen aukeraketa egin du deialdiaren balorazio irizpideen arabera.
Edizio honetan, guztira 52 plaza aurkeztu dira, eta horietatik batzordeak 15 plazaren aukeraketa egin du deialdiaren balorazio irizpideen arabera.
Espazio eszenikoekin egin da lana, espazioak beraiek baitira, behin katalogoa dutenean, programazioa egiten dutenak.
2023rako behin-behineko egitaraua hemen ikus dezakezu:
Asko eskertzen dugu bigarren edizio honetan aurkeztu diren konpainia eta espazio guztien parte hartzea, eta hurrengo edizioetan beste hainbat sortzaile eta espazio eszenikoei aukerak eskaintzea espero dugu.
ASSITEJ Zirkuitua sektorerako aukerak sortzeko konpromisotik jaio da eta ASSITEJn bere garapen eta hobekuntzarako proposamenak gauzatzeko lanean jarraituko dugu.
*ASSITEJ ZIRKUITUA gauzatzea, nolanahi ere, INAEMek ASSITEJ Espainiari xede horretarako zuzendutako laguntzak ematearen menpe dago.